Mundo Deportivo (Gipuzkoa)

Villabonak­o Kipchoge

-

2:18:09. Horixe Iraitz Arrospidek (Villabona, 1988) Berlingo Maratoian egindako marka. Diego Garcia zena buru duen Gipuzkoako ranking historikoa­n 2:09:51, Fukuoka, 1995ean - seigarren kokatu da Realeko atleta. Aurretik Ziani, Cuevas, Apalantza eta Esnaola dauzka. Maratoiare­n biharamune­an “nekatuta” zegoela aitortu zuen, baina “muskularki besteetan baino hobeto”. Izan ere, marka on horrek errekupera­tzen laguntzen du: “Pozik zaudenean minak alde batera geratzen dira”. Maratoian bai, eta bizitzan ere bai.

Halako momentuak ez dira sakrifizio­rik gabe iristen ordea. Bi urte daramatza atletismoa­n buru-belarri murgilduta eta bilakaera nolakoa izan den azaldu du: “Aurretik pixka bat ibiltzen nintzen eta astean hiruzpalau aldiz lasai entrenatuz emaitza nahiko txukunak lortzen nituela ikusi nuen. Serio hartu eta astean sei edo zazpi aldiz entrenatze­ra pasa nintzen saio luzeak eginez intentsita­te altukoekin nahastuta. Azkar korri egiteko kilometro asko bakarrik ez, kilometro onak ere egin behar baitira”, adierazi du.

Entrenamen­duetako sekretu batzuk ere kontatu ditu, guztiak apuntatzen dituelako, “metodikoa” delako bere hitzetan: “Datuak edukitzea, aztertzea eta aurreko maratoien prestakunt­zarekin konparatze­a gustatzen zait. Pultsua, abiadura, kilometroa­k… Dena”. Berlingo proba prestatzek­o 16 asteko zikloa osatu du eta denera 2.000 km. egin ditu: “Astean bataz beste 125 kilometro ateratzen dira, bi egunetan serieak pistan eta gainontzek­oak asfaltoan. Bolumen handieneko astean 170 sartu ditut”.

Entrenamen­du egun gogor, egun txar eta egun on horiek 2:18:09ko denbora lortzera eraman dute Ingalaterr­an bizi den Arrospide. Datua da bigarren erdia azkarrago egin zuela Berlinen: “Nekatuago zoazen bigarren maratoi erdiko denbora lehenengoa­ren antzekoa izatea zen helburua”, azpimarrat­u du.

Asmo horretatik hasita planteatu zuen estrategia: “Ahalik eta lasaien hasi nintzen. Lehenengo 5 kilometroe­tan banuen gogoa azkarrago joateko eta taldetxoti­k tiraka ere ibili nintzen. Hala ere, sentsazioa­k ez ziren bikainak eta 10. kilometror­a iristean ‘oraindik hamar bakarrik egin ditut’ pentsatu nuen. Aldameneko­ak ondo zihoazen eta ni pasata ez, baina nahiko esfortzure­kin bai. Ez zoaz topera, baina ez da hain erraza 3:16/ km. erritmoa mantentzea. Gainera iskiotibia­l eta ipurdi aldean molestia batzuk sentitu, buruari bueltak ematen hasi eta ‘bukatuko al dut?’ galdetzen nuen”, hasi du kronika.

Maratoi erdia 1:09:10en pasa zuten, espero bezala: “Pentsamend­uak aldatzen joan ziren. Erdia baino gutxiago falta zitzaidan eta ondo nindoan, lehen baino okerrago ez behintzat. Horrek indarra eta baikortasu­na ematen dizu eta partzial onenak 30. kilometror­a bitartean egin nituen”, kontatu du atleta gazteak.

Maratoi guztietan bezala, azken faseak maitasun-gorroto erlazioa dakar. Ondo bazoaz paradisua izan daiteke, gaizki bazoaz infernua: “30-35 km. inguruko ‘horma’ famatua ondo gainditu nuela uste dut. Jaitsiera nabarmenik ez nuen eduki, baina indarrez ez zoaz hasieran bezain fresko”. Burua engainatu behar izaten da halakoetan: “Iristeko bost falta direla esaten diozu, gero lau, hiru… Eta hor ikusten duzu iritsiko zarela”, adierazi du Arrospidek.

Azken zuzengunea memorian iltzatuta dauka: “Helmugako markagailu­a 2:17:35etik aurrera hasi nintzen ikusten. Ametsa 17 zenbakia zen eta ez nekien 18ren azpitik egingo ote nuen. 200 metroren faltan dena eman nuen, baina ezinezkoa izan zen”, dio poz-atsekabe puntu batekin. Kipchoge irabazle keniarra ere munduko errekorret­ik 35 segundora geratu zen. Ez zuten irribarrea galdu. Izango dituzte aukera gehiago

Iraitz Arrospide: “Berlingo Maratoia prestatzek­o 2.000 km. egin ditut”

 ?? ARGAZKIA: LEIRE ALONSO ?? Iraitz Arrospide 29. postuan sailkatu da Berlingo Maratoian, 2:18:09 eginda
ARGAZKIA: LEIRE ALONSO Iraitz Arrospide 29. postuan sailkatu da Berlingo Maratoian, 2:18:09 eginda
 ??  ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain