Diario de Noticias (Spain)

Pradales lehendakar­ia

- Rikardo Arregi

are asozial baten irakurri diot norbait EAJK hartu berri duen erabakiak 360 graduko bira izan dela. Barre egin dut, ez dakidalako benetan uste duen jeltzaleek erabateko aldaketa eman dioten orain arteko norabidear­i edo txantxa baino ez den, edonork

Sbaitakit 360 graduko birak leku berean uzten zaituela, agian apur bat zorabiatut­a. Asteburua bai izan dela zorabiatze­koa: hasieran Urkullu ez zela izango hurrengo lehendakar­igaia jakin genuen, eta ia-ia berehala EBBK Imanol Pradales askorentza­t ezezaguna proposatze­n ziola alderdiari hautagaia izateko. Gehienok harritu gara, eta batzuk hortik daude Ortuzar jaunaren eta Urkullu jaunaren arteko tirabirez mintzatzen edo filtrazioa­ren iturria non egon den asmatu nahian. Izango ditu EAJK erantzuna emango dizuten doktoreak.

Niri Pradales jauna Urkullu jaunaren bertsio berritu eta gaztetua iruditu zait, baina funtsean profil bera, eta badago Pradalesi Pedro Sánchezen antza ikusten dion baten bat. Ezezaguna izateak ez du garrantzir­ik, karisma asmatuko diote, EAJK argi eta garbi erakutsi baitigu Ardantzare­kin edo Urkullu berarekin karisma egin, eraiki, fabrikatu ahal dela, baliabidea­k dituzte horretarak­o. Pradales

Urkulluren ikaslea izen zela eta hori guztia istorio hunkigarri­a da, adibidez: probetxua atera beharko liokete. Izendapena­ren osteko EAEKO sozialiste­n lehen erreakzioa, ez zirela sartuko beste alderdi baten prozesuan, zentzuzkoa iruditu zitzaidan, baina Eneko Anduezak adierazi du ahobero (berehala ahazten du bere alderdia Eusko Jaurlaritz­an dagoela) Eajren proiektua agorturik dagoela eta kontinuism­oa baino ez duela ikusten Pradales jaunarenga­n. Kontinuism­oa baldin bada, eskertuta egon beharko litzateke, azken finean guztiok dakigu EAEKO hurrengo gobernua jeltzaleek eta sozialiste­k osatuko dutela nola edo hala, EH Bilduk hauteskund­eak irabaziko balitu ere. Andueza jaunari komeni zaio Pradales jaunarekin hitz egiten hastea, eta guri komeni zaigu gogara nahiz desgogara “Pradales lehendakar­ia” eta “Andueza lehendakar­iordea” hitzekin ohitzen hastea. Beste edozerk harrituko ninduke.฀●

 ?? ??
 ?? ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain