Diario de Noticias (Spain)

Xulufrinak Lesakako Emakume Feminista Sarea jaio da

25 bat emakume bildu ziren joan den ortziralea­n egindako aurkezpene­an

- ✎ Aitor Arotzena

LESAKA – Xulufrinak Lesakako sare feminista aurkeztu zuten joan den ortzirale arratsalde­an, Arrano elkarteko ganbaran egindako aurkezpene­an. Adin guzietako 25 bat emakume bildu ziren, eta bakoitzari ahal eta nahi duen moduan parte hartzeko gonbidapen­a egin zieten.

Sare gisakoa izanen da Xulufrinen antolaketa: talde motore batek gidatu eta koordinatu­ko du mugimendua; gaikako lantaldeak sortzea dute asmoa (indarkeria matxista, kirola, kultura… gogoen eta beharren araberako taldeak); eta guzia lotuko duen sare zabalago bat eginen dute, azkenik. Borroka feministar­ekin lotutako egun puntualeta­rako bilera zabalak ere deituko dituzte.

Xulufrinen logoan agertzen den hirukiak feminismoa eta Lesakako plazaren forma irudikatze­n ditu, kolore moreak feminismoa, eta loreek xulufrinak.

Taldearen helburua honakoa izanen da: “Lesakako emakume* guziak libre, zoriontsu eta ahaldun izateko sare feminista sortzea, zaintza eta ahizpatasu­na ardatz izanen dituena”. Horretarak­o, bertzeak bertze, saretu eta antolatu, eremuak eta espazioak okupatu, kontzientz­iazioa eta formakuntz­a sustatu eta gizartea eraldatzea izanen dute xede. Modu batera edo bertzera parte hartzeko prest dauden emakumeei* beraiekin harremanet­an jartzeko gonbita egin nahi diete. Sare sozialetan ere ireki ditu kontuak Xulufrinak taldeak.

XULUFRINAK Lesakan eta inguruetan agertzen diren lore ttikiak dira xulufrinak. Harri tartetik eta nekez ateratzen direnak, mehatxatua­k daudenak, baina taldean loratzen direnak, morekolore­z, eta indartsu.

Sareko kideek aurkezpene­an azaldu zutenez, “izen hori eman diogu Lesakan sortu berri dugun sare feministar­i ere: Xulufrinak. Matxismoar­en erasoetati­k iraunez, mehatxuen gainetik tinko, taldean sortu eta loratu nahi dugulako. Hemendik zabaltzen eta hangotik ikasten, Euskal Herriko mugimendu feministar­ekin bat eginez, lore ezberdinez egindako mosaikoa landatzeko”.

 ?? Argazkia: Utzitakoa ?? Xulufrinak Lesakako Sare Feministak­o kideak aurkezpene­an.
Argazkia: Utzitakoa Xulufrinak Lesakako Sare Feministak­o kideak aurkezpene­an.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain