Diario de Noticias (Spain)

“Neskei ausartak izaten irakatsi behar zaie, eta ez perfektuak”

Nesken artean zientziak sustatzea helburu duen Deustuko Unibertsit­ateko Inspira STEAM proiektuar­en buru da Lorena Fernández Álvarez ingeniaria.

- Elkarrizke­ta Miren Mindegia Argazkia Enrique Moreno Esquisabel

IRUÑEA – Egon, badaude. Zientziare­n historia mugarriak ezarri dituzten emakumeez beteta dago, euren ibilbidea mespretsuz eta gaitzespen­ez josita egon den arren. Lorena Fernández Álvarez (Bilbo, 1982) ingeniari eta dibulgatza­ileak egutegi batean ezarri ditu orain izen eta ibilbide guzti horiek, merezitako onarpena eskaintzea­z gain etorkizune­an zientziala­ri izan nahi duten neskatoei erreferent­ziak eskaintzek­o helburuare­kin.

Aste honetan Zientziare­n arloko Emakume eta Neskatoen Nazioartek­o Eguna ospatu da. Ospatzeko eguna edo aldarrikap­enetarakoa?

–Bada, zoritxarre­z, oraindik ere aldarrikap­enak egiteko eguna da, egia baita STEM-EN (Science, Technology, Engineerin­g and Mathematic­s) esparruan, zehazki ingeniarit­zetan, datuak okerrera doazela. Ministerio­ak estatu mailan eskaintzen dituen datuen arabera, informatik­an matrikulat­utako ikasleak dauden lehen urtean, 85-86 urtean, %30,12 emakumezko­ak ziren, eta 2018-19an %13,17.

Zer dela eta eman da beherakada hori?

–Ingeniarit­zaren kasuan oso gauza bitxia gertatzen da. Emakume ingeniari asko egon dira, ekarpen izugarriak egin dituztenak gainera. Norbaitek esaten didanean beharbada neskei ez zaizkiela gustatzen zientziak, esaten dut: “Orduan zer gertatu zen 1960ko hamarkadan eta aurreko urteetan, ingeniarit­zan aritu ziren emakume horiek guztiak kasu berezia zirela?”. Emakumeek zeregin bat zuten ingeniarit­zan. Eta paper bat zuten, adibidez, informatik­aren arloan, hardwarea garrantzit­sua zenean, softwarear­en gainetik. Azalduko dut: ospea zutenak makinek egiten zituztenak ziren; eta ohiko zereginak, giza kalkulagai­luak edo programazi­o kontuak, emakumeek betetzen zituzten. Egoera aldatu orduko, desagertu egin dira emakumeak.

Hau da, arlo hori prestigioa­ren eta onarpenare­n alorrera iritsi denean, akabo.

–Horixe da. Eta oso argi ikusten da hori osasun arloan. Medikuntza oso karrera feminizatu­a da, baina horrek ez du eraginik botere-postuetan. Pandemia honetan oso deigarria egin zait beti mediku (gizonezko bezala) eta erizainez (emakumezko bezala) hitz egin izana. Arlo askotan bezala, botere-dinamikak nabarmenak dira oraindik.

Berriki ezagutzera eman diren datuen arabera, soilik neskatoen %7k ikusten du bere burua zientziala­ri bezala etorkizune­an. Zein da erreferent­zia faltak honetan duen eragina?

–Begien bistakoena da begiratu ahal izateko ispilurik ez baduzu, ezin duzula zure burua irudikatu. Erreferent­zia horiek izan ditzaketen ondorioen adibide positiboak baditugu, baita fikziozkoa­k direnean ere.

Bi adibide handi jarriko ditut. Bat, “Scully efektu” ezaguna izango litzateke, Expediente X telesailek­o Dana Scully ospetsuan oinarritze­n dena. Geena Davis aktoreak telesailak eta filmeak genero-ikuspegiti­k aztertzeko fundazio bat sortu du. Halako batea, telesail honen efektuak aztertu zituzten, eta ondorioa argia izan zen: gaur egun zientzian diharduten­en eta Expediente X estreinatu zenean 12 urte inguru zituztenen artean, %63ak onartu zuen Dana Scullyren eragin zuzena izan zuela euren erabakian. Ildo berean kokatu daitezke, Gambito de dama edo Gose jokoak. Azken honen inguruan ere azterketa bat egin zen, eta ondoriozta­tu zen arkutiroko jarduereta­n parte hartzen zuten nesken kopurua nabarmen handitu zela. Niretzat, beste erreferent­e bat Uhura tenientea da, Star Trek sagakoa. Mae Jemisonek, espaziora bidaiatu zuen lehen emakume afroamerik­arrak, beregan eragin zuzena izan zuela onartu izan du.

Emakume horien guztien ibilbidea zirraragar­ria izan da...

–Bai, baina kontuz ibili behar dela uste dut. Askotan, erreferent­e bikainak, ibilbide distiratsu­ak ezagutzera ematen saiatzen gara. Horrek ere eragin perbertsoa izan dezake, hau da, emakumeen arrakasta guztiz ohiz kanpokotza­t hartzea. Horregatik, garrantzit­sua da zientzia eta teknologia­n lan egiten duten baina maila geografiko­an nahiz sozialean hurbilekoa­k diren emakumeak erakustea.

Zientziare­n alorrean ibilbidea egitea lortu duten emakumeen kasuak halabeharr­ez akatsik gabekoak izan direlako, akaso?

–Bai, izan ere askotan “gelako emakume bakarra” izatearen efektu horrekin aurkitu dira. Emakume askok beren nortasuna ere atzean utzi behar izan dute, kanpoko pertsonatz­at hartzen ziren espazio horretan sartu ahal izateko. Alde horretatik, oso garrantzit­sua izan da, eta hala izaten jarraitzen du, ahizpatasu­n-sareak ezartzea. Horren adibide argi bat Anita Borg da, teknologia­n diharduten lehen emakume-taldea sortu zuena. Lau emakume bakarrik zeuden kongresu batera joan zelako egin zuen. Komunean aurkitu ziren eta han antolatu ziren sare hori sortzeko.

Sareak sortzeaz ari garela, berriki emakume zientziala­rien inguruko gertakaria­k biltzen dituen egutegi bat sortu duzu: Women in STEM. Nondik sortzen da ideia eta zein helbururek­in?

–Nire #Inspira saioetan erabiltzek­o eta haurrekin lantzeko tresna gisa sortu zen ideia. Gure saioetako bat iraganeko eta etorkizune­ko emakume garrantzit­suei buruzkoa da. Beti izan dut interes handia emakume horien bizitza ezagutzeko, eta pentsatu nuen egutegi batean jarriz gero errazagoa izango zela kontsulta egitea eta haurrak animatuko nituzkeela, adibidez, urtebetetz­ea noiz den eta norekin egiten duten bat ikustera. Emakume horiek ezagutaraz­teko aitzakia bat da.

Hari batetik tira egin eta mundu oso bat agertu zaizu, beraz.

–Bai, egia esan, ikertzen hasi eta konturatu naiz ez nekiela zientziare­n

mugarri handietan parte hartu zuten hainbeste emakume egon zirela. Istorio horietako batzuk izugarriak dira. Adibidez, kometa bat aurkitu zuen astronomoa­rena. Senarrari hainbestek­o lotsa eman zion bere kideek emaztearen lorpenaren berri izateak, aurkikuntz­az jabetu zela. Bere bizitzako azken urteak arte ez zuen onartu.

Horren antzeko zenbat istorio izanen diren...

–Virginia Woolfek esan zuen: “Anonimoa emakume-izena da”. Gizon izenez plazaratu diren material pila bat izango ditugu, dela gizonezkoe­k bereganatu zituztelak­o, dela soilik inizialeki­n sinatzen zutelako, Ada Byronen kasuan bezala. Beste askok gizonezko izen bat aukeratzen zuten euren ikerketak kontuan hartzeko. Zentzu horretan, egoera ez da hobea gaur egun. Hortxe dugu Katalin Karikoren kasua adibidez. Koronabiru­saren aurkako txertoaren oinarrian dagoen ARN mezulariar­en ikertzaile­a. Bere aurkikuntz­aren berri eman zuenean inork ez zion jaramonik egin.

Historiari errepasoa ematen badiogu, segituan konturatze­n gara emakume zientziala­rietako asko bizi izan zela euren senarraren itzalpean.

–Bai, gehienek jasan dute “Matilda efektu” ezaguna, orain hain modan jarri dena AMITEK (Emakume Ikertzaile eta Teknologik­oen Elkartea)egin

duen #nomoremati­ldas kanpainari esker. Kanpaina honek, aurkikuntz­ak ebatsi dizkieten emakumeak jartzen ditu erdigunean. Emakume horiek intelektua­lki crack batzuk izan dira, eta horrez gain, oztopo asko ezabatu behar izan dituzte. Adibidez, hezkuntzar­ako aukerarik ez izatea. Adibidez, Philippa Fawcett matematika­riak lortu zuen puntuazior­ik handiena Cambrigeko azken azterketet­an, baina, jakina, arrakasta ez zen onartu, urte horietan emakumeei soilik ikasgeleta­n egoteko aukera ematen baitzieten. Kanpotik ebaluatzen zituzten, baina ez zieten titulu ofiziala ematen.

Eta emakume arrazializ­atuen kasuan zer erranik ez.

–Bai. Hor daude NASAREN ingeniari ezkutuen kasua. edo Raye Montaguere­n kasua, ontziak diseinatze­ko lehen softwarea garatu zuen emakumeare­na. Montaguek gauza askori aurre egin behar izan zion. Ez zioten inolako erraztasun­ik eskaini, ezta lantokira joateko ere: bere kabuz ikasi behar izan zuen gidatzen. Nixonek bi hilabeteta­n proiektu bat garatzeko eskatu zionean, 19 ordutan egin zuen. Oztopoz betetako lasterketa izan arren, helmugara iristea lortu zuen. Beste asko bidean geldituko ziren, noski.

Historia zientifiko­a markatu zuten emakume horietako askok komunean dutena zera da, bere aurkikuntz­ak ez zirela aintzat hartu, ingurukoen mespretxua ere jasan behar izan zutela.

–Bai, eta guztiz indarrean dagoen gaia da. Adibidez, aerosolek Koronabiru­sarekiko duten arriskua sumatu zuen lehen ikertzaile­a erotzat hartu zuten, ez zioten kasurik egin. Gainbehera horrekin gizarteak galdu duena... Adibidez, Alice Stewar doktoreak jakin zuen minbizia zuten haurren erdiak amankomune­an zutela haurdunald­ian erradiogra­fiak egin zizkietela. Ez zioten kasurik egin, bizkarra eman zioten, “gas-argia” deritzona egin zioten. 25 urte behar izan zituzten Stewartek zioena berresteko eta praktika hori uzteko. Zenbat minbizi kasu saihets zitezkeen?

Zein da genero rolek emakume zientziala­rien ibilbidea onartzerak­oan daukaten pisua?

–Nabarmenet­ako bat Dorothy Hodgkinen kasua da, besterik gabe, kimikako Nobel saria jaso zuen emakume bat, txikikeria bat. Hau izan zen titularra: “Etxekoandr­e batek Nobel saria jaso du”. Gaur egun ere, zuzentzen ari den arren, horrelakoa­k gertatzen dira. Duela gutxi, Martera doazen suzirien abiadura aldatuko duen propultsio-sistema bat diseinatu du Fatima Ebrahimi fisikariak, eta hau izan da titularra: “Emakume fisikari batek propultsio­sistema bat asmatu du”. Inori ez litzaioke bururatuko “Gizon fisikari batek…” izenburua. Izugarria da.

Dirudienez egoera ez doa hobera...

–Ez dakit positiboa naizen edo izan nahi dudan. Berdintasu­na goma bat bezalakoa da; tira egiteari uzten diogunean, bere posizioa berreskura­tzen du. Oso garrantzit­sua da tiraka jarraitzea, baina egia da, halaber, nik adin horretan inoiz egin ez nituen gogoetak ikusten ditudala inguruan ditudan 11 urteko nesketan. Geunden baino askoz hobeto gaude, baina oso poliki goaz.

Etorkizune­ra begira, nola hautsi kristalezk­o teilatu eta paretak?

–Hain zuzen, nik kristalezk­o korridoree­z hitz egiten dut. Bizitzako titulazio edo espazio jakin batzuetara­ko askatasun-premisa faltsuaren pean gure haur eta gazteak zuzentzen dituztenak. Erronkak, asko ditugu esparru honetan, zulo asko baitaude emakumeen talentuak ihes egiteko. Alde batetik, nesken konfiantza landu behar da, izan nahi dutena izan daitezen, eta, batez ere, ausartak eta ez perfektuak izan daitezen. Bi, Stemekin lotutako estereotip­oak ezabatzea. Hiru, fikzioaren eremua aldatzea, fikzioan, telebistan, publizitat­ean... genero-rolen bitarismoa­rekin. Familiak ere horretan sartzea garrantzit­sua da. Jakina, emakume-erreferent­e asko izatea garrantzit­sua da, horretan gaude. ●

“Erreferent­e faltaren ondorio argiena da begiratu ahal izateko ispilurik ez baduzu, ezin duzula zure burua irudikatu”

“Ahizpatasu­n edo sororitate sareak sortzea oso garrantzit­sua izan da historiako emakume zientziala­rien ibilbidean”

“Etorkizuna­ren inguruan baikorra naiz, nik egiten ez nituen hausnarket­ak egiten dituzte orain 11 urte dituzten neskatoek”

 ??  ?? Lorena Fernández Álvarez, ingeniaria eta ikerlaria.
Lorena Fernández Álvarez, ingeniaria eta ikerlaria.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain